XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Inoiz ez dira kontuan hartuko batezbesteko nota horretan karrera bukaerako proiektu, tesina edo antzekoei dagozkien kalifikazioak.

Norberaren ikasketa-egiaztagiria bidaltzen ez den kasuetan eta, halakorik ezean, tituluaren erkatutako fotokopia edo horren luzapen-eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriarena aurkezten denean, 1988ko uztailaren 8ko Aginduaren arabera (13ko BOE), lehiatzaileak nahikoa batezbesteko nota lortu zuela eritziko da.

Laugarrena.- Balio-taula honetako 4.1. atalean jasotako irakasleen hobekuntzarako ihardueretarako, eta horietan ordu-iraupenik agertzen ez bada, ordu-baliokidetzari dagokionean, horretarako Pedagogi Berrikuntzarako zuzendariak ematen duen erabakian xedatutakora egokituko gara.

EGIAZTAGIRIAK

1. Aldez aurreko irakasle-esperientzia:

a) Irakaskuntza publikoan: Hezkuntzako Lurralde-Ordezkaritza eskuduneko langilego-buruak ziurtatutako zerbitzu-orria.

b) Irakaskuntza pribatuan: ikastetxeko zuzendariaren ziurtagiria, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikorako Zerbitzuaren onespenarekin batera, zerbitzuen hezkuntza-maila, espezialitatea eta benetako iraupena jasoarazten duena.

Ziurtagiri horri INSSek emandako ziurtagiria erantsiko zaio, ikastetxearen (enpresa) izena eta alta-aldia/k jasoaraziz.

2. Ikasketa-espedientea:

Jatorrizko ikasketa-egiaztagiria eta erkatutako fotokopia, ikasgai guztietan lortutako puntuazioak eta alegatutako titulua lortzeko eskatzen diren ikasturteak jasoarazten dituena.

3. Ikasketa-titulazioak:

Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren jatorrizko ikasketa-egiaztagiria edo erkatutako fotokopia, bai eta merezimendu gisa aurkezten dituen guztiena ere edo, beharrezko balitz, luzapen-eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria, 1988ko uztailaren 8ko Aginduaren arabera (13ko BOE).

4. Bestelako lanbide-merezimenduak.

a) Irakasleen arteko lan-mintegi, berriztapen-proiektu, etab.etarako: Pedagogi Berrikuntzarako zuzendariak emandako egiaztagiriak.

b) Ikastaroen egiaztagiria (ikastaroaren iraupenorduen kopurua espreski adierazten dutenak).

Egiaztagiri horiek aurkezten ez badira ez da atal honengatiko puntuaziorik lortuko.

c) Argitalpenak justifikatzeko: horiei dagozkien aleak.